ETA BIDEARI EKIN GENION...

Ibaibe 1980eko urtarrilean sortu zen, “Ikastola Miranda Fundazioa” izenarekin. Garai hartako Udala, guraso eta mugimendu euskaltzalearen ahaleginak batu ziren eta hamaika gorabeheraren ostean, Hezkuntza Ministeritzern baimena lortu genuen eta ondorioz abian jarri genuen.

Ibaibe, garai hartako zentru euskaldun bakarra izanik, Barakaldoko auzo guztietatik hasi ziren umeak etortzen.

Irakasle guztiak elebidunak izarea izan zen hurrengo erronka.

1979/80 ikasturtean, Ezkarraldean, eta gurekin batera, Portugaleteko Kanpantzar eta Sestaoko Kueto bide beretik abiatu ziren.

PUBLIKOA ALA PRIBATUA...

Sortu eta berehala, eskolako estamentuen artean eztabaida sortu zen: irakaskuntza publikoa ala pribatua. Alde batetik, batzuek ohiko ikastilaren aldeko planteamentua nahi zuten bitartean, beste batzuek, irakaskuntza publikoaren aldeko jarrera garbia azaldu zuten.

Hark guztiak, urte gogorra biziarai zigun.

Urte batzuk arinago, Portugaleten Asti Leku Ikastola sortu zuten. Ezkarraldeko ikastieltako ikaslean hartzea zuten helburu ( Alkartu, Umeen Etxea, Elai-Alai eta Bihotz Gaztea). Honek Irakaskuntza pribatuaren aldeko iritzia indartu zuen, seme-alaben etorkizuna argiago ikusten baitzuten.

Tira-biren ostean, 1980/81. ikasturtean, guraso talde batek beren seme-alabak atera eta Alkartu eraman zituzten.

Arazo guztien gainetik, eta guraso eta irakasleen grinari esker, Ibaibe publikoak aurrera egin zuen.

LEHENDABIZIKO URTEAK...

1980/85

Miranda izeneko eraikuntzan eman genituen lehendabiziko urteak ez ziren errazak izan.

Hasteko irakasleak lan-kontratua 1980eko urtarrielan sinatu zuten.

Bigarren arazoa gisikoa zen: berogailurik ez, altzari egokirik ez…. Apurka-apurkaUdalak hornitzen joan bazen ere.

Bere izen ofiziala “FUNDACION MUNICIPAL IKASTOLA MIRANDA” izan zen.



MIRANDA TXIKI GERATU ZEN...

Barakaldoko gurasoen erantzunaren ondorioz, Udalak Miranda erresidentzian alokatu zuen lokala txiki geratu zen berehala.

Miranda polita bazen ere, gela gehiago egiteko aukerarik ez zuen, eta gainera kirol-instalazioarik ez zeukan.

Orduko alkatea zen Jose Sagastagoitia, muga haien jabe izanik, lur-eremu berriak topatze-lanetan hasi zen.

1982an Gorostiaga Rodrigueztarren txaleta zegoen lur-eremua erosi zuten Beurko muinoan hain zuzen.

Eusko Jaurlaritzak, bitartean, 1983an eskola berria eraikitzeko dirua eman zuen.

Ikasleak, lanak amaitu ziren bitartean, Santa Teresako haur eskuntzako egoitzan egon ziren (1983-85)

ESKOLA ESTREINATU GENUEN...

1985eko irailaren 12an Ibaibe eskolaren eraikuntza berria estreinatu genuen. Zentroa berria izan arren, egoera ez zen hoberena. Sarbideak amaitu gabe zeuden, irakasle guztiak izendatu gabe, laborategia hornitu gabe, heziketa fisikorako material nahikorik ez…..

Hala eta guztiz ere ametsa beteta genuen, eta hark izugarrizko poza eman zigun.

Behar bezala ospatu genuen: Eusko Jaurlaritzako (Jon Azkuna jauna) eta Barakaldoko udaletxeko ordezkariekin batera (Jesus Mª Rodriguez Orrantua jaun), Ibaibe eskoalko ikasle, orakasle eta gurasoak bertan egon ziren eta.

ETA IBAIBE IZENA EMAN GENION...

Eskola berria izan, bagenuen, baina ezin zuen Miranda izenarekin jarraitu, Miranda eraikuntzatik kanpo baikeunden.

Garai hartan Barakaldoko udalak bertoko toponimia berreskuratu nahi zuen eta bide hartatik abiatu ginen izen bila. Badirudi herriko zahar batzuek, gaur egun gure ikastetxea dagoen inguruaz aritzen zirenean “BAIBE” edo “IBAIBE” izena aipatzen zuten.

Besterik idatziz zein ahozko erreferentzi batzuk aurkitu gfenituen: 1570eko Beurkoko Santxoren testamentuan, “Goiko Baibe eta Beko Baibe” agertzen dira.

“Perfiles barakaldeses” liburuan (E. Perea Vitoricak idatzia) “Ibaibe” izena agertzen da

Etimologikoki IBAIBE izenak, ibaiaren beheakdea edo ibaiaren beheko partea adierazten du, eta baliteke, denboraren poderioz, ibaiaren goialde ere hartzea. Horregatik Ibaiaren goiko partean bada era, IBAIBE izena eman geion.

B EREDUA ETA 86KO AGINDUA...

1985/86 Ikasturtearen amaieran, euskal ereduen gorakadak zekarren giza-bitartekoen beharrari ezin erantzunez, Eusko Jaurlatitzak dekretu bat ezarri zuen. Dekretu hark euskara ez zekiten irakasleak, B ereduetan sartzea baimentzen zuen.

Bilbo eta Ezkerralde inguruko eskoletan erantzun handia izan zuen dekretu hark eta ondorioz mobilizazio ugari ekarri zuen.

Dekretu hark inmersio sistemarekin jarraitzea ezintzen zuen, eta hankaz gora jartzen zuen eskoletako ordura arteko antolamendua.

Apurka-apurka indarrak ahultzen joan ziren, eta eskolak tantaka-tantaka dekretua onartzen hasi ziren. Ibaibe izan zen greban tinko mantendu zen bakarra. Ondorioz Ibaibe eskolarako irteera negoziatu genuen eta egokitzen zitzaizkigun bi irakalse erdaldunak euskara ikastera eraman zituzten, eta ordez bi euskaldun ekarri zituzten gurera.

Neurri hark Jaurlaritzaren dekretua sabaltzen zen bitartean, gurean ordura arteko planteamenduarekin segitzea baimentzen zuen.

GAUR EGUN

Gaur egun

Gaur egun, Ibaibe D ereduko eskola publikoa da eta irakasle guztiak euskaldunak edota hirueledunak dira. Gainera, hainbat ekintza egiten ditu euskara sustatzeko eskolaren barruan zein eskolatik kanpo. Jantokiko begiraleak zein eskolaz kanpoko monitoreak  euskaldunak dira.

2007 urtetik IKAS KOMUNITATEA gara. IKAS KOMUNITATEAK proiektua bat da zeinek, eskola jarduera arrakastatsuen bitartez, hezkuntza eta gizartea eraldatzea daukan helburu. Irakaskuntza eredu hau bat dator nazioarteko teoria zientifikoek azpimarratzen dutenarekin: elkarreraginak eta komunitatearen partaidetza  funtsezkoak dira gaur eguneko irakaskuntzan.

Boluntarioek (irakasle ohiak, ikasle ohiak, gurasoak, institutuko ikasleak…) parte hartzen dute hainbat jardueratan (talde elkarreragileak, solasaldi dialogikoak…).

 

Metodologiari dagokionez, gure helburua da  ebidentzia zientifikoak aplikatzea.