KONTAKTUA
Edozein zalantza argitzeko, informazioa eskatzeko, erreklamazioak egiteko edo hitz ordua eskatzeko ondorengo telefono zenbakia edo helbide elektronikoa erabil daiteke:
JANTOKIKO ORDUTEGIA
12:30etik-15:00etara da.

2020-21
Ikasturte berezi honetan ikasleek 3 txandatan jaten dute:
HAUR HEZKUNTZA
2 urte: 12:45ean
1. Txanda (12:55ean): 3 urte A eta 3urte B
2. Txanda ( 13:40ean): 4 urte A eta 4 urte B
3. Txanda (14:15ean): 5 urte A eta 5 urte B
LEHEN HEZKUNTZA
1. Txanda (12:30ean): 5.A, 5.B, 6.A eta 6.B.
2. Txanda( 13:15ean): 3.A, 3.B, 4.A eta 4.B.
3. Txanda( 14:00etan): 1.A, 1.B, 2.A eta 2.B.
MENUAK
Dieta orekatua izateko aholkuak
JANTOKIKO KUOTAK
ARGIBIDE OROKORRAK
2020-2021 IKASTURTEKO KUOTAK
2019 urtetik aurrera eskoletako jantokien araudia aldatu da eta ohiko jankideak dira Jantokiko zerbitzua ikasturte osorako eskatu duten ikasleak, eta gutxienez astean behin joaten direnak. Jantokiko zerbitzua erabiltzen hasten direnetik aurrera aukeratutako egunetan geratuko lirateke:
- Ohiko bazkaltiarrak…………………………..4,60 € / eguneko
- Ez ohiko bazkaltiarrak…………………….....5,20 € / eguneko
Jantoki zerbitzua 9 KUOTATAN kobratuko da, batezbesteko bat eginez, lehenengo kuota urrian izanez. Azken hilabetean, birkalkulatu egingo da eta diru itzulketak egin behar izatekotan ekainean egingo dira.
|
EGUNERO GELDITZEN DIRENENTZAT
|
|
ASTEAZKENETAN GELDITZEN EZ DIRENENTZAT
|
|
€
|
€
|
IRAILAREN 7AN HASITA
|
89,44
|
72,07
|
IRAILAREN 28AN HASITA
|
81,78
|
65,93
|
OHARRAK:
- Kuotak ez ordaintzeak jantokian baja izatea ekarriko du.
- Jangela-ordainagirien itzultzeak sortutako gastuak kobratu behar ditugu. Oraingoz Kutxabank-ek ez du itzultze-komisiorik kobratzen bere entitatean helbideratutako ordainagirietan. Gainerako bankuetan helbideratutako ordainagirietan 0,91€-ko komisioa kobratzen digutenez, gastu hori ordaindu behar izango duzue.
KUOTA ITZULKETA
Ondorengo baldintzaren bat bete behar da %50a itzultzeko:
- Barnetegira joatea.
- Jantokira gutxienez aste bete jarraian ez etortzea eta 48 ordu lehenago jakinaraztea.
Bekadunei ez zaie kuotarik itzuliko.
Kuotaren deskontuak ekainean egingo dira.
TXANGOAK
Jantokiko ohiko bazkaltiarrak txango batera doazenean, jantokiko asanbladan erabaki zenaren arabera jokatuko da:
- Umeek etxetik ekarriko dituzte ogitartekoa, fruta eta edaria.
- Eurest-ek (bazkaria ekartzen duen enpresa) eguerdian beste menuekin batera pik-nik-ak ekarriko ditu.
GOGORARAZTEN DIZUEGU:
- Asteazkenetako aldaketak irailaren 18 arte soilik onartuko dira.
- Irailean eta ekainean ez dira onartuko ez-ohiko bazkaltiarrak.
JANTOKIKO FUNTZIONAMENDU BERRIARI DAGOKIONEZ
HAUR HEZKUNTZA
- 2 urteko umeak beraien jantokian bazkalduko dute, burbuila taldeak errespetatuz eta taldeen artean distantzia mantenduz.
Gero, lo kuluxka gelan egingo dute. Beti erabiliko dute leku berdina eta hamaka berdina ( bakoitzaren izara edo lo-sakuarekin), alboko hamaketan umeek lo egingo dute kontrako zuzenbideetan, distantzia gehiago lortzeko.
- 3 urtekoek modu berean egingo dute lo kuluxka (1. Hiruhilekoan bai eta gero ikaslearen nahien arabera)
- HH-ko ikasleak (3, 4 eta 5 urteko umeak) jantoki txikian bazkalduko dute 3 txanda ezberdinetan, burbuila taldeak errespetatuz eta taldeen artean distantziak mantenduz.
KONTUAN HARTZEKOAK
Gela egonkorreko ikasleak, beraien ikasgelan bazkalduko dute burbuila taldea errespetatuz.
Eskuak garbituko dira bazkaldu aurrean eta bazkaldu ostean ( HH-n eta GE-n ura eta xaboiarekin).
Ume pilaketak ez egotea oso garrantzitsua da
Aurten jantoki orduan antolatzen diren jarduerak ez daude.
Irailaren 28tik aurrera Jantokian geratzen diren umeak 25 minutu inguru egongo dira jantoki barruan, taldeetan sartuko dira, distantzia mantenduz, eta gainontzeko denbora, patioan egongo dira eremu ezberdinetan, baina euria denean gela barruan denbora gehiago geratu beharko dira.
LH-ko ikasleak jantoki handian bazkalduko dute 3 txandatan.
1.txanda: 5 eta 6. mailak. Taldeak mantenduz eta distantziak errespetatuz.
2.txanda: 3 eta 4. mailak. Taldeak mantenduz eta distantziak errespetatuz.
3.txanda: 1 eta 2. mailak. Taldeak mantenduz eta distantziak errespetatuz.
HELBURUAK:
Jantokia esparru hezitzailea kontsideratu.
- Higiene eta elikadura orekatuen aldeko jarrerak bultzatu.
- Elikadura ohitura onak jarraitu: denetik eta dena jaten saiatu, ondo eseri eta tresnak modu egokian erabili.
- Ikasleen arteko tutoregoak prestatu, adin ezberdinetako ikasleak nahastu eta nagusiek haiek baino txikiagoak direnei lagundu.
- Alboko pertsonekiko errespetua landu, ikasle, irakasle zein zaintzaile guztiengana modu egokian zuzenduz eta zaintzaileen oharretara kasu egiten.
- Jantokia Elkarbizitzarako esparrua den heinean, berdintasunean oinarritutako harremanak bultzatu.
- Jantokiko mahaiak batze-lanetan lagundu.
- Oihurik gabeko giroa lortu, zarata eta estresa gutxituz
Eskolako Elkarbizitza Plana eta Araua erreferente izan
- Jantokiko begiraleekin egiten diren prestakuntza bileretan eskolako Elkarbizitza Plana, Araua eta hezkidetzari buruzko akordioak jakinarazi.
- Konfiantza eta segurtasun-klima sustatu jantoki orduan zentroko esparru guztietan.
- Gatazka egoerak kudeatzerakoan eta erabakiak hartzerakoan eskolako arautegia erabili.
Euskara komunikazio hizkuntza izan.
Aisialdian jarduerak antolatu. (Aurten Covid-19 dela eta ez dago jarduerarik)
2 urte eta 3 urte lo-kuluxka egunero.
JANTOKI BATZORDEA
Jantoki batzordea bi gurasok, zuzendariak eta jantokiko arduradunak osatzen dute. Jantokiko arduraduna Nerea Roman da.
GURASOENTZAKO INFORMAZIOA
Gurasoei informazioa e-postaz edota eskolako web-orrialdearen bidez helaraziko zaie.
|