Sare Hezkuntza

2020-21 ikasturtean Ibaibe Herri Ikastetxea “Sare Hezkuntza” sarean sartu egin da. Sare
honetan egoteak hainbat abantaila ematen dizkigu.

Sare honetako ikastetxeek lehentasuna daukate Eusko Jaurlaritzak egiten dituen hobekuntza teknikoak jasotzeko: Internet-sare azkarragoak, ordenagailu berriak, pantaila interaktiboak, etab. Sare hezkuntzan egoteagatik beste ikastetxe batzuek baino lehenago jasoko ditugu baliabide guzti hauek.

Bestetik gure ikastetxea hornitzeko 5000 euroko dirulaguntza jaso egin dugu. Dirulaguntza hau gailu digitalak erosteko eta gure irakasleak IKT arloan trebatzen jarraitzeko erabiliko ditugu.

Azkenik, gure ikasleek gailu digitalak erosteko dirulaguntza berezia jaso ahal izango dute, baldintzak betetzen dituzten bitartean. 

Zertan datza gure proiektua?

Gure ikasleak IKT arloan trebatzea da gure helburu nagusia. Ibaiben ikasketak bukatzerakoan, eguneroko bizitzan tresna digitalak erabiltzeko arazorik izan ez dezaten, gure ikasleen konpetentzia digitala garatuta egotea nahi dugu. Horretarako, eskolako material didaktikoak digitalizatzeko apostua egin dugu eta hauek sortzeko bidean ari gara. 2020-21 eta 2021-22 ikasturteetan 5. eta 6. mailako ikasgaiak digitalizatuko ditugu: ikasleek, ikastetxeko Gsuite kontua erabiliz gure gela birtualean sartuz, ariketa eta azalpen guztiak edozein momentutan eta edonon ikusteko aukera izango dute. Gela birtualean, irakasleen azalpenak gaika antolatuta egongo dira eta bideo-tutorial formatuan aurkituko dituzte; hau da, irakaslea etxeetara helduko da.