STEAM

Ibaibe Herri Ikastxea, proiektuka lan egiten duen ikas komunitatea da. Hezkuntza helburuetako
bat, eskolan egiten diren zientzia proiektuei STEAM ikuspegia ematea da, sakonagoak izan
daitezen. Horretarako, seigarren mailakoekin ekosistema domotizatuak sortuko dira terrarium
ezberdinetan. Horretaz gain, ikasturtean zehar, gainontzeko irakasleei formakuntza emanez,
hurrengo ikasturteetan STEAM proiektuak beste kurtso guztietara zabalduko dira,
programazioetan islatuz.

STEAM proiektu hau LH-ko 3. zikloko ikasleekin gauzatuko da, 6. mailako ikasleekin hain zuzen
ere. Ibaibe Herri Ikastetxea 2 lerrotako eskola denez, proiektu hau 6. mailako 2 talderekin
gauzatuko da, A eta B. gela, lehenengoak 22 ikasle izanik eta bigarrenak 24, beraz 46 ikaslek
parte hartuko dute proiektuan.

Proiektu diziplina-artekoa izango da eta honako ikasgaiak landuko dira: Matematika, Euskara,
Gaztelania, Ingelesa, Arte Hezkuntza, Natur Zientziak eta Teknologia. Nahiz eta gehien bat
proiektua STEAM siglak dituen gaietan zentratuko den.

Ikasleen pentsaera zientifiko, arazoak ebazteko eta sormena jorratzeko helburuarekin, ikerketa
zientifikoan oinarrituko da. Terrarium baten barruan ekosistema ezberdinak sortuko dira, non,
tenperatura eta hezetasuna kanpotik kontrolatu ahal izango diren, gaur egungo egoerari aurre
eginez. Horretaz gain, ikasleek eskolako beste mailetako umeei zuzendutako tailerrak
antolatuko dituzte proiektuari buruz berri emateko, baita gurasoei ere.

Era berean, proiektu honek ere kontutan hartzen du gaur egun daukagun egoera berezia eta
planteatzen diren jarduera batzuk era telematikoan egiteko aukerak emango dituzte
domotizazioa eta webcam kontrolaren bidez. Horri esker, bai komunitatean bai eskolan ez
dauden pertsonek proiektua jarraitzeko aukera izango dute.